Replay du lundi 18 janvier 2021

Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoan, ate idekiak Urtarrilaren 29 eta 30ean

1953tik, tokian tokiko gazteendako formakuntzak eskaintzen ditu

Frantsesenia lizeoa
Frantsesenia lizeoa

120 bat gazte eskolatuak dira, BAC PRO sail desberdinetan : laborantxa, osagarri eta jende artatzaile saila eta 2021ko Irailetik goiti, harrera ofizioendako formakuntza ere proposatuko da.

Frantsesenian, barnategia ere bada, urrun bizi direnentzat, eta euskarak leku handia du.

Ate idekiak antolatzen dituzte Urtarrilaren 29an (arratsaldean, 16,30etatik 19etarat), eta Urtarrilaren 30ean (goizean, 9etatik 12etarat), eta lehen aldikotz, "ate idekitze birtuala" ere proposatzen dute, Frantsesenia webgunetik : hori, lehen deskubritzea izan daiteke, jakinez ateak berriz idekiko dituztela Martxoaren 27an.

Mots clés: