Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

Donibane Garaziko Garatenia trinketean, pilota pariatzaileak

À retrouver dans l'émission
Par

Astelehen guziz, pilota partidak, esku huskan, antolatzen dira Garatenian : publikoan, pilotazale talde berezia dago, pariatzaileak

Donibane Garaziko Garatenia trinketa
Donibane Garaziko Garatenia trinketa © Radio France - Xexili Foix

Astelehen arratsalde erditsutan, jende ainitz metatzen da Garateniako sartzean : pilotazaleek ez dute eguneko partida huts eginen !
Denak sartzen dira pilotaren "tenpluan", eta usaiako lekuan jartzen dira, lehen edo bigarren galerian.

Lehen galerian, trinketaren zolan, txapela buruan, pilotazale talde bat aste guziz elkartzen da : pariatzaileak dira.
Hoiek aspaldiko ohitura atxikitzen dute : pilotarien gain pariatzen dute, berdeak edo gorriak hautatuz.
Elkarren artean mintzatzen dira, eta parioak egiten : partida denboran, kasik bukaera arte, parioak biziarazten dituzte.
Azken kintzea markatzen delarik, sosa sakela batetik besterat pasatzen da. 

Parioak gehienbat Donibane Garazin egiten dira, bainan batzutan, pariatzaileak beste trinket batzuetarat joaiten dira.

Frantzian, dirua pariatzea debekatua da, bainan "tolerantzia" bada, ohiturazko parioak direlarik, "kulturalak" direla estimatzen baita.

Esku huskan baliatzen diren pilotak © Radio France - Xexili Foix

Épisodes

Tous les épisodes

Euskal magazina berezia uraren gaiaren inguruan, erreserbak murrizten direlako

Le 16 mars 2023
50 min
Publicité
Logo France Bleu