Replay du dimanche 25 avril 2021

Donibane Garaziko ostalarien merkatuak

- Mis à jour le

Larunbat guziz antolatzen dute ostalarien merkatu bat.

Ostalarien merkatua
Ostalarien merkatua - Donibane Garaziko herria

Covid-a dela eta, Donibane Garaziko herriak erabaki du larunbat guziz ostalarien merkatu baten antolatzea jatetxeen sustengatzeko. Izan ere beren ostatuetan jenderik ez baidute errezibitzen ahal, nahi izan dute hala ere jendearengana joan plater desberdinen proposatuz.
Aste guziz plater desberdinak proposatzen dituzte bertan parte hartzen duten hainbat ostalariek. 

Haien artean adostu eta gero, Donibane Garaziko webgunean, asteazken guziz argitaratzen dute haien larunbateko menua. Bestenaz parte hartzen duten ostalariekin harremanetan sartzen ahal zarete edo telefonoz edo facebook-en bidez jakitzeko zer den menua eta erreserbatzeko.
Ostalarien sustengatzeko idei ederra bainan ere ostatuetara joatearen falta horren betetzeko parada ere. 

Mots clés: