Donibane Lohitzuneko baratze botanikoaren berridekitzea
Urtero bezala 3 hilabetez hetsirik egon eta, bereateak berriz ideki ditu Donibane Lohitzuneko landare baratze botanikoa
Donibane Lohitzunen kokatzen da leku eder eta lasai hori, itsas-hertzean, hiri-zentrotik urrun. Bertan bi bilduma desberdin ikusten ahal dira, ingurune naturalak eta beste bildumak. Itsas-hertzean atxematen diren landare desberdinak ikusgai dira bertan, aldi guziz delako panel batzuekin ezaugarrien eta berezitasunen esplikatzeko.
Idekiak direlarik, atelier batzuk antolatzen dituzte heldu eta haurrentzat, gai desberdinei buruz. Segurtasun neurriengatik behartuak dira 5 pertsoneri mugatzea atelier bakotz eta kanpoan egitea. Atelier horiek frantsesez egiten dira usaian bainan batzuetan batzuk euskaraz proposatzen dira. Ekimen horien berri ukaiteko aski da Donibane Lohitzuneko webgunera joatea ta bertan xehetasun guziak badira, eta hortik da ere atelier batentzat bere tokia erreserbatzen.
2021ko martxoaren 20ean haien ateak berriz ideki dituzte eta ekaina bukaera arte, asteazken, asteburu eta festa egunetan bisitatzen ahal duzue. Uztailetik goiti, egunero idekia izanen da eta hor berriz ere atelier berri batzuekin, adi egon beharko da, lekuak fite joaten direlako !
- Idées de sorties
- Euskara - Langue basque
- Parcs naturels
- Afficher plus d'élements