Replay du mardi 19 janvier 2021

Donostiarrek Tanborrada etxeko balkoitik biziko dute

Aspaldiko partez, Urtarrilaren 20an, Tanborrada ez da Donostiako kaleetan ibiliko

Donostiako hiriak 10 000 bandera banatu ditu
Donostiako hiriak 10 000 bandera banatu ditu - Donostiako udala

COVID19 pandemiarengatik, aurten donostiarrentzat Tanborradarik ez !

Donostia egunaren kari, XIX.garren mendetik, festa handian elkartzen dira donostiarrak, konpainia desberdinetan, batzu Napoleonen soldadoen jantiztean, beste batzu sukaldari jantzietan, denek danbor eta kupeletan jotzen dute, erritmo jakin batzu segituz. Konpainia bakoitzak jantzi berezia du, auzoko koloreetan.

Urtarilaren 19ko gauerditan, Donostiako Konstituzio Plazan, Hiriko bandera, xuri urdina, altxatzen duten denboran, konpainiek, danborrez, 1882an Raimundo Sarriegik konposatu zuen Donostiako Martxa jotzen dute. Ondotik, gau osoan, danbor soinuak hirian entzuten dira. Urtarrilaren 20an, haurren konpainiak ateratzen dira, eta Urtarrilaren 20an, gauerditan, Donostiako Bandera jausten dute, Tanborradaren bukaera markatuz.

Aurten, ez da horrela pasatuko, desfile guztiak ezeztatuak baitira : hala ere, Donostiako Hiriak 10 000 bandera biztanleei banatu dizkie, balkoian zintzilikatuko dituzte, eta jende batzuek Donostiako Martxa balkoitik danborrez joko dute eta kantatuko dute, distantziak segurtatuz...

Euskal Magazinean, Kresala elkarteko kidea den Belen-ek kondatzen digu egoera hori nola bizitzen duen : 1981an, lehen aldikotz, Kresalako emazteak Tanborradan sartu ziren, ez zen baitezpada errexki pasatu, bainan gaur egun, urte guziz, emazteek ere Tanborradan desfilatzen dute.

Mots clés: