Replay du dimanche 31 janvier 2021

"Egun oroz pentsamentukatzeko" Pier Pol Berzaitz

- Mis à jour le

Pier Pol Berzaitz kantariak liburu bat atera du.

Egun oroz pentsamendukatzeko
Egun oroz pentsamendukatzeko - Pier Pol Berzaitz

2000 urtean hasi zen Pier Pol Berzaitz kantatzen eta geroztik 2-3 urte guziz disko bat atera ditu gaur egun orotara 9 disko ukaiteko. 

2020aren lehen konfinamendu garaian, deus egin gabe ez zuen egon nahi eta ondorioz liburu baten idaztea erabaki du eta egunero pentsamendu baten proposatzea du helburu liburu honek. 

Eguegi baten gisa atxemanen dituzue 365 hitz edo erranaldi eder "Egun oroz pentsamendukatzeko" liburuan. Obra honetan, ez ditu Pier Pol berak pentsamendu guziak idatzi baizik eta beste idazle edo pentsale batzuenak bildu ere. Jean Baptiste Orpustan-en "Proverbes poésies Basques" liburutik batzuk hartu ditu bainan ere Oyhenart-ek 17. mendean bildu zituen erran zahar batzuk eta greziar eta beste klasiko batzuk bereekin nahasi ditu. 

Interesatuak bazarete, Elkar dendetan edo webgunean atxemanen duzue bainan ere Ipar Euskal Herriko prentsa etxeetan. 

Mots clés: