Replay du lundi 28 juin 2021

EHZ festibala Irisarrin Uztailaren 2,3 eta 4ean : montaketa eta azken informazioak

- Mis à jour le

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 25.garren edizioa Irisarrin ospatuko da, Uztailaren 2, 3 eta 4ean

EHZ festibalaren laguntzaileak montaketa lanetan Irisarrin
EHZ festibalaren laguntzaileak montaketa lanetan Irisarrin - EHZ

"EHZ" Euskal Herria Zuzenean festibal mitikoa bilakatu da, 1996an Arrosan iragan zen lehen ediziotik : milaka festibalari, ehunka laguntzaile, akanpaleku handia, kontzertu, antzerki, dantza, eztabaidak, tokiko ekoizpenak...  Formula hori urte guziz arrakastatsua da !
Arrosa, Idauze Mendi, Heleta, Lekorne eta orain Irisarrin, EHZ-ak topaketa eta elkargunea izan nahi du.

Kontzertuetan, Euskal Herriko xoko guztietatik etorri talde eta artista oholtzan ariko dira, estilo desberdinak proposatuz : Olatz Salvador, Torheit, Anestesia, Zea Mays, Aguxtin Alkhat, Potato, Xiberoots, Ruper Ordorika, Chill Mafia, Nogen, Diabolo Kiwi, Tiktara.....

Milaka festibalari Irisarrin errezebitzeko prest !

Gunean sartzeko, pass sanitarioa beharrezkoa da (bi txertoak + 14 egun, edo test bat, edo frogatu COVID-a jadanik ukan duzuela).
Bestalde kasu, Irisarrin ez da banku diru kutxa automatikorik, dirua ateratzeko leku hurbilenak Donibane Garazi eta Hazparne dira. Akanpalekua festibalariendako dohainik da, bertan dutxak eta komun idorrak izanen dira. Aldiz Kanping-Kar eta kamionetak ez dira sartzen ahal, oihaletxeak baizik ez dira izanen.

Txartelak erosteko, egun bakar bat edo hiru egunentzat  : EHZ

Mots clés: