Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Manex Pagolari omenaldi kantaldia Urketan, Ekainaren 1ean
Manex Pagolari omenaldi kantaldia Urketan, Ekainaren 1ean - Beskoitzeko ikastola

Ekainaren 1ean, Manex Pagolari omenaldi kontzertua, Urketan

Diffusion du lundi 13 mai 2019 Durée : 43min

Manex Pagola Landibarren sortu zen, bainan bizia Urketan pasatu zuen.

2018ko Ekainaren 7an zendu zen, eta Beskoitzeko ikastolak omenaldi kantaldia antolatzen du, Ekainaren 1ean Urketako elizan.

Manex Pagolak kantu ezagun ainitz sortu zituen, kantatu zituen, eta beste euskal artista ainitzek ere ezagutarazi zituzten.

Kantaldian hoiek parte hartuko dute : Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Brave eta Bessonart, Eñaut Etxamendi, Erramun Martikorena, Gaston Jocou, Graxiane Hastoy, JChristian Irigoyen eta JM Etchart, Joanes Borda eta Benat Sarasola, Jean Louis "Laka", Maialen Errotabehere, Mattin Lerissa, Michel Etcheverry, Mixel Ducau, Pantxoa Carrere, Peio Ospital, Otxalde, Xendarineko Ahizpak eta musikariek.

Kontzertua 17etan izanen da elizan, ondotik, herriko gelan ikastolak afari alaitua antolatzen du.

Kasu ! Tokiak mugatuak dira, 250 leku baizik ez dira elizan, eta afariarendako, 120.

Txartelak salgai dira leku hoietan :

- Baionako Elkar dendan
- Beskoitzeko Tabako bulegoa
- Hazparne  Xuriatea ostatuan
- Lehuntze: Bentabi saltegia
- Urketa: okindegia (Urketako Ogia)

Kontzertu sartzea 15 eurotan da, afaria ere 15 eurotan.