Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

Eneko Lamothe, euskal kantaria

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Bakarka ari da Eneko Lamothe euskal kantaria.

Eneko Lamothe
Eneko Lamothe © Radio France - Ainhoa Altuna

Etxean ezagutu du kantua, familia bazkari edo afarietan usaia zutelako kantatzeko. Horrela etorri zitzaion Eneko Lamothe-i kantuz hartzeko nahia. Gitarra bat bazen bere etxean, nehork erabiltzen ez zuena eta ondorioz, bera gitarra hori hartu eta internet-en atxematen diren bideoei esker ikasi du gitarra jotzen. 

Senperekoa izanik, bere zonbait lagunekin duela 2 urte Gezi taldea sortu zuten pop-folk moduan aritzeko. Bainan aldi berean, Eneko-k bere kantuak sortzeko nahia zuen ere ; hortaz, bere musika konposatzen eta bere testuen idazten hasi da. Gaur egun, zonbait kantu sortu ditu bere gustuko kantarietatik inspiratuz. 

Bere bakarkako lehen kontzertua, heldu den 2022 ko otsailaren 26an izanen da, Senpereko Larreko gelan, gaueko 8-etan, De Grands Enfants bikotearen lehen partearentzat. Ondotik, bere ikusteko eta entzuteko parada ere ukanen duzue Senpereko eta Arruntzako beste kari. 

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3
Publicité
Logo France Bleu