Société

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Erreala / Girondins
Erreala / Girondins - Seaska

Erreala / Girondins emazte futbol partida Agorrilaren 11an / Armendaritzeko Bestak

Diffusion du jeudi 8 août 2019 Durée : 44min

Urte guziz bezala, Seaskak futbol partida bat antolatzen du, ikastolen alde.

Aurten, lehen aldikotz, emazte futbolariak gomitatzen ditu : berriki Erreginaren Kopa irabazi duten Donostiako Errealako emazteak eta Bordaleko Girondins taldekoak.

Partida Agorrilaren 11an jokatuko da, arratsaldeko 6etan, Donibane Lohitzuneko Pavillon Bleu zelaian.

Txartelak salgai Turismo Bulegoetan, 5 eta 10 eurotan.

Bilduko den dirua baliatuko dute Eztitxu Robles Arangiz kolegioaren arraberritzeko, Baionan.

Bestalde, asteburu hontan, Armendaritzeko bestak ospatuko dira :

- Agorrilaren 9an, antzerkia "30 urte", herriko jendeek emanik, PAntzo Irigaraiek idatzirik (azken emanaldia Agorrilaren 14ean)

- Agorrilaren 10ean, xerrikume jatea gauean, eta dantzaldia Gaubele

- Agorrilaren 11an, arratsaldeko 6etan, elizan, Hiru Soinu, axoa-frita jatea, eta dantzaldia Ezberak taldearekin

- Agorrilaren 12an, herritarren eguna, goizean futbola gazteak zaharren kontra, bazkaria, eta mus txapelketa