Replay du vendredi 20 novembre 2020

Erroak, ilargiaren orrazia

Euskal mitologia modu moderno batean kontatzen duen komiki berria dugu "Erroak, ilargiaren orrazia"

Erroak, ilargiaren orrazia
Erroak, ilargiaren orrazia - Erroak, ilargiaren orrazia

2020ko otsailean sortu zen proiektu eder hori. 

"Erroak, ilargiaren orrazia", euskal mitologia modu moderno batean kontatzen duen komiki bat da. 

Liburu horren gibelean, laukote bat dugu : 

- Amaya Echevarria : sorkuntza eta eszenaratzea 

- Tiago Battesti : diseinuak eta arte grafikoak 

Benoit Etcheverry eta Peio Lataste : partaidetzako finantziaketa 

Komiki horretan, neskatxa bat segitzen dugu bere ttanttarekin Euskal Herrian zehar ibiltzen eta euskal mitologiaren pertsonaien ezagutzen, istorio eder baten inguruan. 

Liburua, bi bertsiotan proposatzen dute : euskaraz eta frantsesez. 

"Erroak, ilargiaren orrazia" komikia eskuratzeko, hitzordua erroak.eus webgunean. 

Webgune horretan, beste sorpresa batzuk ere atxemanen dituzue !  

Mots clés: