Replay du vendredi 18 septembre 2020

Ethiopiques-en eta Errobiko festibalaren ordez, Ezkandrai elkarteak alternatibak eskaintzen ditu

Aurten, Covid-19-arengatik, gauza ainitz ezeztatuak izan dira ; Itsasuko Ezkandrai elkarteak alternatibak atxeman ditu ekitaldi batzuen egiteko

Beñat Achiary
Beñat Achiary - Ezkandrai elkartea

Urtero, Ezkandrai elkarteak Ethiopiques festibala (martxoan) bainan ere Errobiko festibala (uztailan) antolatzen du. 

Aurten, egoera sanitarioak ekitaldi horiek ezetatzea eraman du. 

Alta, Ezkandrai elkarteak erabaki du hala ere gauza batzuen antolatzea haien hari gorria segituz.

Martxoan egin behar zen Ethiopiques festibalaren orde, Baionako Arteen etxean erakusketa bat antolatzen dute eta horren inguruan kantuak eta beste ; erakusketa hori irailaren 17-tik urriaren 10-era iraganen da eta Ernest Pignon-Ernest-en "De traces en empreintes...hatzak...herexak" ikusgai izanen da. 

Ezkandrai elkarteak antolaturiko ekitaldia
Ezkandrai elkarteak antolaturiko ekitaldia - Ezkandrai elkartea

Bestalde, uztailan egin behar zen Errobiko festibalaren orde, 2020ko irailaren 19an, Itsasu-ko elizaren ondoan gaualdi bat antolatzen dute ; kantu, kontu eta dantzak proposatuko dituzte, Frantzia osotik eta Mundutik heldu pertsona batzuekin. Bertara joan nahi baduzue, ez duda lekuak aitzinetik hartzea. 

Ezkandrai elkarteak antolaturiko ekitaldia
Ezkandrai elkarteak antolaturiko ekitaldia - Ezkandrai elkartea