Replay du mercredi 23 septembre 2020

Etorkinekin, gazte migranteak laguntzen dituen elkartea

Etorkinekin elkartea orain dela 4 urte sortu zen Ipar Euskal Herrian

Baionan, Santizpitu auzoan, Aturri bazterrean, Etorkinen aldeko street art pintada erraldoia
Baionan, Santizpitu auzoan, Aturri bazterrean, Etorkinen aldeko street art pintada erraldoia © Radio France - Xexili Foix

Etorkinekin elkarteak migrante gazteak laguntzen dituzte, bereziki "adin gabekoak", 18 urtezpetik direnak : helburua da administratiboki sustengatzea, eta paperkeria egiten den denboran, eskolatzea.

Laguntzaileak Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdin badira, eta mementu hauetan, 50 bat gazte segitzen dituzte.

Laguntzeko manera desberdinak badira :

  • aterbetzaile izanez
  • eskolako puskak emanez, uda denboran
  • telefono edo ordenagailu zaharrak eskainiz, bainan ere kargagailuak...
  • aropa, zakuak, edo kirol materiala emanez
  • diru zerbait hilabete guziz emanez

Etorkinekin elkartea kontaktazeko : HEMEN

Mots clés: