- Accueil
- Nouvelle-Aquitaine
- Culture
- Salons - foires - expos
- Euskal Herriko laborantza ganbara eta 2020ko Lurrama
Euskal Herriko laborantza ganbara eta 2020ko Lurrama
Aurten, Lurrama ezeztatu behar izan dute Eukal Herriko laborantza ganbarako kideek, bainan internet-en bidez diru biltze bat antolatzen dute.
2005ean sortu zen Euskal herriko laborantza ganbara eta urte bat berantago, 2006ean sortu zuten lehen Lurrama.
Geroztik urtero, gero eta jende gehiago hurbiltzen da bertara azaroan.
Aurten, Covid 19-arengatik ezeztatu behar izan dute bainan ekintza batzuk internet-en antolatu dituzte, Kanaldude-ren webgunean bideo guziak atxematen ahal dituzue.
Bestalde, diru biltze bat ere antolatzen dute haien webgunearen bidez.
Gainera Enargiak ere proposatzen du EHLG eta Lurrama laguntzea :
Abenduaren 13-a arte, norbaitek elektrizitate-kontratu bat Enargiarekin hartzen duelarik, orduan Enargiak 30 € isuriko ditu, kontratu bakotx, gure 2 egitureri.
Enpresa batek duelarik harpidetza hartzen horri esker Enargiak 50 € isuriko dauzkigu.
% 100 berriztagarria den elektrizitatea hornitzen du Enargiak.
Haiekin kontaktuan jartzen ahal zirezte info@enargia.eus helbidera idatziz.