- Accueil
- Nouvelle-Aquitaine
- Culture
- Musique
- Euskal Kultur Erakundea eta Durango
Euskal Kultur Erakundea eta Durango
Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria da
Euskal artistak, kultur eragileak, kontzertu eta ikusgarri gelak, azken hilabeteetan, egoera sanitarioarengatik aplikatzen diren neurrien erritmoan bizi dira : kontzertu eta emanaldirik ez, liburu edo disko berria ezin aurkeztu...
Azaroaren 24ean, Macron frantses lehendakariak zabaldu erabakiek esperantza berriz sortzen dute : saltegi ttipiak, bai liburu eta disko dendak adibidez.
Bestalde, neurri sanitarioak onak baldin badira, Abenduaren 15ean, antzokiak, zinegelak eta museoak berriz idekiko dituzte. Tamalez, mementuz, ez da aipatzen kontzertuak noiz berriz hasten ahalko diren.
Kultur munduan, Durangoko Azoka, Abenduaren 4tik 8rat, euskal kultur munduaren topaketa izanen da, aurten interneten bidez : Ipar Euskal Herritik, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, hainbat berrikuntza presentatuko dira.