Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Euskal Trail
Euskal Trail - Euskal Raid

Euskal Trail Baigorrin / Museoen gaua, Estitxu kolegioarekin euskal museoan Maiatzaren 18an

Diffusion du jeudi 16 mai 2019 Durée : 41min

Bi gomita euskal magazinean : - Christian Oçafrain, Euskal Raid elkartearen lehendakaria : Euskal Raid ekitaldia aurkezten digu - Younes, Baiona Estitxu Robles Arangiz kolegioko 4.eko ikaslea, "Museotako gaua" aipatzeko

Euskal Trail, mendiko lasterketa famatua da, Baigorri eta Urepele eskualdean iraganen da Maiatzaren 30etik Ekainaren 1a arte.

Sail desberdinak proposatzen ditu : Ultra Trail (130 km), Euskal Trail (2 x 40 km), Neska Trail (8 km), Iluna Trail (27 km gauez), Ttiki Trail (haurrentzat, kilometro bat, edo 1,5 km, edo 3 km adinen arabera), eta famatu bilakatu den ere Trail Gurmanta (binakako ekipan, 2 x 25 km, tokiko ekoizpenak bidean dastatuz).

Beste hitzordu bat ere aipatzen dugu, kultur ekitaldi berezi bat, Baionako Euskal Museoan, Maiatzaren 18an, Estitxu Robles Arangiz kolegioko 4.ekoekin : museoaren bisita antzeztua eginen dute, 18,30etan.

Hori prestatu dute Axut ! antzerki taldeko Manex eta Ximun Fuchs antzerkilariekin.

Estitxu Kolegioko gazteak euskal museoan - Aucun(e)
Estitxu Kolegioko gazteak euskal museoan - Estitxu kolegioa