Replay du lundi 30 septembre 2019

Euskaltzaindiaren 100 urteen kari, Tartean Teatroak "Ghero" emanen du Baionan Urriaren 8an

Ghero antzerkia, Tartean konpainiarekin
Ghero antzerkia, Tartean konpainiarekin - Guillermo Casas / Tartean

GHERO, Euskaltzaindia eta Tartean Teatroaren arteko elkarlanetik sortu da, Akademariaren 100 urteen kari.

Patxo Telleriak idatzi du, 5 aktoreek oholtzan antzeztuko dute (Mikel Martinez, Patxo telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza), Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Antzerki horrek "euskara" du gai nagusia, euskararen jatorri misteriotsua, euskarak duen biziraupen harrigarria, eta galdera batzu emaiten ditu, euskararen geroaz.

Baionako antzokian emanen dute, urriaren 8an, 14,30etan.

Erreserbatzeko : 05 59 46 60 57 edo a.salaberria@bayonne.fr 

Mots clés: