Euskararen Nazioarteko Eguna : Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko kantaria
Eusko Ikaskuntzak 1949an hautatu zuen egun hori euskararen nazioarteko egun gisa
Abenduaren 3a hautatu zuten, 1552ko data hartan, Frantzisko Xabier famatua zendu zelako, eta kondairak dioen arabera, hil baino lehen azken hitzak ama hizkuntzan eman baitzituen, hots, euskaraz.
1995an, Euskao Jaurlaritza eta Euskaltzaindiak aho batez Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Euskara Euskal Herrian mintzatzen da, bainan mundu osoan zabaltzen da : diasporaren bidez, arteen bidez, internetei esker ere.
Willis Drummond rock taldeak euskaraz kantatzeko hautua hastapenetik egin zuen, eta arrakasta Euskal Herritik badu. Horrela, 2018an, Japoniarat joan zen, eta 2020an, beste bira bat Pazifikoan egin zuen, kontzertuak eman zituen Japonian, Australian eta Tahitin ere.
Australiako diasporarekin elkartu zirelarik, euskararen garrantzia, aberastasunaz ohartu ziren : espero dute musikaren bidez, euskara ikasteko gogoa fan batzueri emanen dietela.
Willis Drummond taldeak kontzertu akustiko batzu ondoko asteetan Euskal Herrian emanen ditu : Miarritzeko Atabalen joko dute 2021eko Urtarrilaren 30ean.
- Musique
- Concerts
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements