Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Dantzari ttiki
Dantzari ttiki

Dantzari ttiki Garazin

Diffusion du vendredi 4 mai 2018 Durée : 28min

Johane Etxebest gurekin egon da

Dantzari ttiki Iparraldeko dantzari gazteen besta egun nagusia da, 40 bat elkarte biltzen ditu eta 1000 bat haur dantzari (7-12 urte).  Aurten maiatzaren 8an izanen da Garazin. Aurten bi berrikuntza nagusi : musikari ttiki projektua eta programa aldaketa dantza ikusgarri batekin arratsaldean.  

Egitaraua :   

-10.30tan : desfilea Garaziko karriketan  

-11.00tan : haurren ekitaldia pilota plazan. 1000 haurrek dantzatuko dituzte ikusi dituzten Euskal dantzak. 

-13.00 : piknik, talo ta edariak  

-15.00 : Arratsaldeko ikusgarria : Bilaka konpaniarekin eta Baxe Nafarroko Dantza sarean taldearekin. 

Musikari ttiki :   Aurten projektu bat eramana izan da Iparraldeko musika eskola desberdinekin.  Dantza eta musika berriz uztartu nahian, musikari gazteek dantza aireak ikasi dituzte urtean zehar, maiatzaren 8an, dantzarien dantzarazteko asmoarekin

.  Arratsaldeko ikusgarria :   Beste urtetan, dantzari gazteen emanaldia arratsaldean egiten zen. Aurten erabakia izan da goizean parte horren egitea, haurren erritmoaren segitzeko. Eta haurrei proposatzea ikusgarri bat arratsaldean. Ikus dezaten dantzan ikasteak zertara eramaiten ahal duen. Azkenean zentzu baten emaiteko haien praktikari.