Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Xexili Foix eta Karyn Juge
Xexili Foix eta Karyn Juge © Radio France - Xexili Foix

Roses des Sables rallye-an ariko den Xexili Foix sustengatzeko kontzertua, Baionan

Diffusion du vendredi 7 septembre 2018 Durée : 46min

Irailaren 9an, Baionako Elkarteen Etxean, 15etan

Xexili Foix eta Karyn Juge lagunek The Ride and Roses ekipa osatzen dute, 200 zenbakia izanen dute, Trophée Roses des Sables rallye-an parte hartuko dute, Urriaren 10etik 21erat, hendaiatik Marrakech-erat.

Emazteen rallye horren kari, 50 kg materiala basamortuko haurrei eskainiko diete : eskolako puskak, jostailuak, arropak, garbiketarako gauzak...

Sustengu kontzertua antolatzen dute, Irailaren 9an, Pauline eta Juliette eta Gérard Luc-ekin, Baionako Elkarteen Etxean.

Txartelak aintzinetik salga dira Baionako Elkar eta Baionako Turismo Bulegoan.

Bertan, marokiar giroan sartzeko, menta dutea eta bixkotx ttipiak proposatuko dituzte.

Xehetasun gehiago : The Ride and Roses

Sustengu Kontzertua - Aucun(e)
Sustengu Kontzertua - The Ride and Roses