Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Eskupilota Lagunak gaualdia
Eskupilota Lagunak gaualdia - Eskupilota

Eskupilota Lagunak Angelun elkartuko dira Abenduaren 8an

Diffusion du jeudi 6 décembre 2018 Durée : 41min

Eskupilota elkarteak "Lagunak" ditu, elkartea sustengatzen duten jendeak, kideak izanez.

Eskupilota Laguna izaiteko, 20 euro elkarteari eskaintzen zaio, urte guziz, eta Eguberri aintzin, esku huskaren urtea bukatzeko, Eskuppilotak gaualdi bat Angeluko Haitzpean trinketean antolatzen du, jendea eskertzeko gisan.

Horrela, Abenduaren 8an, arratsalde bukaeran, 18etan, gazteen partida : Biscouby eta Lecuona / Mugica eta Luro-ren kontra

19etan dantzariak eta makilariak

19,30etan, Monce eta Ducassou / Ospital eta Lambert-en kontra.

Bukatzeko, zintzur bustitzea eskainiko dute.

Egun hortan "Eskupilota Lagunak" karta hartzen ahalko duzue.

Xehetasun gehiago : Eskupilota