Replay du mardi 7 janvier 2020

Urruñan, DJ lehiaketa gaua Urtarrilaren 11an

Urruñako gazteek urte musikan hasi nahi dute

DJ lehiaketa gaua Urruñan
DJ lehiaketa gaua Urruñan - Urruñako Gazte Asanblada

Urruñako Gazte Asanbladak urteko lehen ekitaldia antolatzen du, Berttoli elkartean, Urtarrilaren 11an.

DJ lehiaketarako, 4 ekipa aldizka ariko dira, oren bateko musika emanen dute, eta ondotik, publikoak hautatuko du zein ekipa gehien maitatu duen.

Gaua karaoke handi batekin bukatuko da.

Mots clés: