Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Kabalkadako dantzariak
Kabalkadako dantzariak - EKE

Ortzaitzen, kabalkada handia prestatzen dute

Diffusion du jeudi 9 janvier 2020 Durée : 50min

Kabalkada ohitura zaharrari berriz lotzen dira ortzaiztarrak : 100 bat herritarrek parte hartuko dute

Azken kabalkada aspaldi iragan zen , 1900 urteetan, eta 100 urte baino gehiago antolatu gabe egon eta, kabalkada berpiztuko da.

Urzaiz elkartea herrian sortu dute, euskaraz ekitaldiak proposatzeko, eta lehen sorkuntza, kabalkada izanen da.

Joan den uztailan, proiektuaren aurkezpen bilkura publikoa egin zuten, eta ondorioz, 100 bat herritar lan talde desberdinetan sartu dira : dantza, antzerki, musika tailerretan errepikatzen hasiak dira.

Kabalkadak Ortzaitzeko historia handi eta tipiak kondatuko ditu, eta bi emanaldien datak finkatu dituzte : 2020eko Irailaren 20 eta 27an.