Replay du lundi 10 août 2020

Mintza lasai

- Mis à jour le
Mintza lasai
Mintza lasai

Eneko Gorri gurekin egon da Mintza Lasai aipatzeko.

Mintzalasai elkartea, 2011ko azaroan Miarritzen  sortutako herri mugimendu bat da. Bere helburu nagusia, BAB hiri-eremuan  euskararen biziberritzea elikatzea da, ekintza bateratzaile eta  berritzaileen bidez.Euskararen geroa, neurri handi batean  hirietan jokatzen dela jakitun, gure eskala xumean lurralde estrategiko  hortan ekitea erabaki dugu. Gaur egun, Mintzalasai elkarteak 3 ekimen antolatzen ditu BAB mailan: 

  • Mintzalasai festibala irailan, 
  • Mintzalasai ikastetxeetan urrian,
  • Mintzalasai euskaltegietan ekainean. 

eta 3 tresna garatzen Ipar Euskal Herri mailan:

  • webgune erreferente bat eta sare sozialak,
  • kit bat besta antolatzaileentzat erabiltzeko prest dena,
  • hiztegi ttipiak, ezohiko gaiei buruzkoak.
Mots clés: