Replay du mardi 27 octobre 2020

Emil Larre - 1926-2015 - Lekukotasun, kantu eta idazki

- Mis à jour le

Peio Jorajuria gurekin egon da

Emil larre
Emil larre © Radio France

11 urte zituelarik Uztaritzeko Seminario ttipirat igorri zuten (1937)  eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen han (eragin handia izan zuen  honek Emile eta garaiko beste hainbatengan : "Lafitten umeak" deitzen  ziren). Uztaritzetik Maulera igorri zuten irakasle-lagun urtebeterako  (1944) eta Mauletik Baionako apezgaitegi nagusira (1945-52). 1951ko  ekainaren 29an apeztu zen. Baionan eman zuen bere lehen meza eta bere  sorterrian, Baigorrin, ondokoa.

Hazparnen bikario (1953), Donibane Garaziko Maiorga eskolan irakasle  (1954-56), Urruñako bikario (1956-1962), Hazparneko misio-taldekide  (1962-69), Aiherran erretor (1969-80)  bai eta Irisarrin (1980az geroz).  Batikano II. kontzilioaren ondotik, Elizak ezagutu duen berritze  mugimenduan, liturgia euskaratzearen eragileetariko bat izan da. Garazin  erretiratua ondoan, Kanboko Arditeia etxean egon da hil arte, 2015ko  maiatzaren 30ean.

Herria astekariko zuzendaria izendatua izan zen 1969an eta editorialista izan da.

Euskaltzaindiako partaide eta Ahozko Literatura batzordeko kidea, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975an.

Euskal ohiduren sustatzailea izanki, euskarazko adierazpideak eta pilota  izan dira bere zaletasunak.

Mots clés: