Replay du vendredi 13 novembre 2020

Maritzuli konpainia

- Mis à jour le

Urtero, Miarritzeko Martizuli konpainia San Martin egunean ateratzen da karriketara dantzatzera

Maritzuli konpainiaren jantziak
Maritzuli konpainiaren jantziak © Radio France - Ainhoa Altuna

Maritzuli konpainia 20 bat urte baino gehiago duen dantza konpainia da.

Urte guzi horietan zehar, ikusgarri batzuk sortu dituzte eta horientzat Historian zehar Euskal Herrian erabiltzen ziren jantziak sortu eta erabili dituzte. 

Gaur egun, Maritzuli konpainiak 900 bat jantzi bildu ditu, eguneroko biziko jantziak bainan ere dantzatzeko erabiltzen ziren jantziak. 

Jantzi horiek erakusketa ainitzen bidez jendeari zabaltzen diete. 

Urtero San Martin egunean, Miarritzeko festak baitira, karriketara ateratzen dira dantzatzeko eta batez ere haiek sortu San Martin ezpata dantza dantzatzeko. 

Aurten ezin izan dira atera eta normalki Miarritzeko museoan proposatu behar zuten ezpata dantza erakusketa ere ezeztatua da, bainan haien sare sozialen bidez jantzi horien ikustea proposatzen dizuete. 

San Martin ezpata dantza jantziak
San Martin ezpata dantza jantziak - Maritzuli konpainia