Replay du vendredi 26 mars 2021

Italatzea baserria

- Mis à jour le

Etxaldean dituzte behi eta xerri-ekin egiten dituzte haien produktuak.

Italatzea baserria
Italatzea baserria - Bernaette Irigoin

Italatzea etxealdea, Baxe Nafarroan den Zaro herrian kokatzen da. IRIGOIN Bernadette eta IRIART Peio bikotea ari da bertan lan egiten, eta duela 12 urte orain biologikoan ari direla. Gainera, Donibane Garazitik biziki hurbil dira, 3 km-tara. 

Etxaldean, kabalak dituzte, Pirenaika arrazako 25 behi eta xerriak, 20 bat eme eta urtean zehar gizenarazten dituzten beste 200 bat buru. Italatzea orotara 20 bat hektara ditu eta kabalek urte osoa kanpoan pasatzen dute izan eguzki edo elurrarekin. 2021ko maiatzetik goiti, idikia ere egiten hasiko dira. 

Kabal horiekin, haragi paketak saltzen dituzte, izan aratxikia, behikia edo xerrikia. Bestalde, txarkuteria ere proposatzen dute, izan pateak, gantxigorrak, azpizuna, kostakiak... Horiek, haien haragiarekin egina da Donazaharreko Maite harakinean.
Proposatzen dituzten produktu guziak haien webgunean atxemanen dituzue. 

Produktu horien manatzeko, hitzordua haien webgunean edo facebook orrialdean. 

Mots clés: