Replay du vendredi 7 mai 2021

Musikastola elkartearen axurki drive-a

- Mis à jour le

Maiatzaren 17a arte duzue zuen axurki plateren erreserbatzeko !

Axurkia xilindron saltsan
Axurkia xilindron saltsan - Axurkia xilindron saltsan

Musikastola elkartea 2020ko iralean sortu elkarte bat da. Xiberoko ikastola eta kolegioak biltzen ditu. Buraso elkarte bat da. Haien helburua elkarte honen bizen, eskola desberdinen arteko lotura baten egitea da.
Haien hastapeneko ideia zen mendekosteko igandean, urtero, ekintza baten antolatzea, kontzertu, bazkari..-rekin. Aldiz jaz eta aurten covid dela eta, ezeztatu behar izan dute eta ondorioz moduko salmenta baten antolatzea erabaki dute. 

Maiatzaren 23an berreskuartzeko helburuarekin proposatzen dizuete Axurkia txilindron saltsan 12 eurotan plater bakoitza. Bestalde, deserta ere proposatzen dizuete, sagar tarta 2 euro puska bakoitza.
Interesatuak baldin bazarete, manaketak maiatzaren 17 arte egiten dira telefonoz : 06 81 81 14 39. 

Berreskuratzeko, zazpi leku proposatuak zaizkizue : Maule, Atarratze, Irisarri, Donapaleu, Pagola, Garazi, Baigorri eta Larzabale. 

Mots clés: