Replay du lundi 19 juillet 2021

2021ko Errobiko festibala

- Mis à jour le

Aurten 25. edizioa izanen da !!

Julen Achiari eta Errobiko festibalaren programa
Julen Achiari eta Errobiko festibalaren programa © Radio France - Ainhoa Altuna

Duela 26 urte sortu zela Ezkandrai elkaretaren eskuetatik Errobiko festibala. Geroztik urtero musika, dantza eta arte plastiko inguruko tailer eta ikuskizunak. Ezkandrai elkarteko kideek familia handi bat osatzen dutela erran dezakegu orain eta urte askotarako oraindik. 

Iaz, 25. edizioa ezin izan dute antolatu Covid zela eta, eta ondorioz aurten izanen da 26. urtea bainan 25. edizioa. Horren kari, programazio biziki ederra proposatzen dute.  Dantzaren aldetik, Kukai dantza taldea, Miarritzeko Malandin ballet-a eta Bilaka kolektiboa.  Kantu ainitz ere Errobiko festibal honetan, San Salvador, Maddi Oihenart eta Jérémie Garat, Kimu txalaparta, Old School Funky Family...

Bestalde, Itxaro Bordarekin ekimen biziki ederra izanen da ere "Memoriaren bonboa Gerezien denboran" eta hori 25. edizioaren sorkuntza. 

Su-ziriak ere izanen dira, Paxkal Indo eta Petites Planètes-rekin, arrats guziz bat-batean asmatua izan den filma bat proposatuko dute. 

Interesatuak baldin bazarete, programa hemen duzue eta txartelak erosteko, hemen