Replay du vendredi 5 août 2022

2022ko Luhusoko bestak

- Mis à jour le

Agorrilaren 12tik 15ra izanen dira aurtengo Luhusoko bestak

Luhusoko gazteriatik Louis eta Luxi
Luhusoko gazteriatik Louis eta Luxi © Radio France - Ainhoa Altuna

Luhusoko gazterian lan handia egin dute aurten ere haien herriko besten antolatzeko eta programazio eder baten proposatzeko. Agorrilaren 12an ostiralarekin hasiko dira bertako bestak eta hainbat animazio izanen da ondoko astelehen arratsa arte bertako herritarentzat eta bertara hurbildu nahi duten guzientzat.
Igande gauean, Andoni Oilokoegi, La Regadera, Skakeitan taldean izanen dira eta ondotik astelehen arratsean, Polliki dantza taldea, Gurashow eta Kilimak izanen dira. 

Luhusoko besten programazio guzia atxemateko, hitzordua haien Facebook orrialdean.