Eusko Eguna eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Baionan, Martxoaren 10ean

Eusko Eguna, Martxoaren 10ean, Baionako Elkarteen Etxean, Glain auzoan, 9etatik 18ak arte.
Eusko Eguna, Euskal Herriko tokiko moneta, europear tokiko monetarik erabiliena den Euskoaren urteko besta haundia da !
Programan, haundi eta ttipiendako animazioak, ostatu, talo, konferentzia, ekoizle merkatua…
Sartzea libre (salbu pailazoen ikusgarria eta bazkarirako) :
9etan : Xingar eta arroltze (5 eusko/euros)
9,30etan : Baionako bisita gidatua Claude Labat-ekin
10etatik 15ak arte : Eusko merkatua
10,30etan : Pirritx eta Porrotx klunen ikusgarria, Luma Baiona haurtzaindegiak antolaturik (7,5 eusko/euros)
11etan : Mintzaldia:
« Moneta bat proiektu politiko bat ote da? »
Jérôme Blanc (Sciences-po Lyon) eta Martine Bisautarekin.
Jean-René Etchegarayen sar hitza.
13,30etan : Ostatu, talo, txaranga, jokoak, animazioak…
Bazkari alaitua (13-15 eusko/euros)
16etatik 18etarat : Patxi eta konpania: dantza piko
- Toutes les émissions
- Euskara - Langue basque
- Pays Basque
- Afficher plus d'élements