Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Tartean antzerki taldea "Ez Dok Hiru"
Tartean antzerki taldea "Ez Dok Hiru" - Tartean

"Ez Dok Hiru" musika-antzerkia, Tartean konpainia, Otsailaren 3an Uztaritzen, Hartzaro festibalean

Diffusion du jeudi 1 février 2018 Durée : 28min

Hartzaro festibalaren 22.garren edizioa, Otsailaren 3tik 13rat iraganen da.

Urtero bezala, ohitura eta berrikuntzak, musika, dantza eta antzerkia proposatuko dira, Euskal Herriko hainbat talde eta artistekin.

Horrela, Otsailaren 3an, Bilgunen, 21etan, Tartean konpainiak "Ez dok Hiru ! Euskal Musikaren benetako Historioa" aurkeztuko du.

"Ez dok Hiru" proposamen teatral berria da, antzerkia eta musika nahasten dituena. 

Publiko heldua, belaunaldi guzieri zuzendua da, umorezkoa eta euskaraz da. 

Tartean antzerki taldea  "Ez Dok Hiru" - Aucun(e)
Tartean antzerki taldea "Ez Dok Hiru" - Tartean

Patxo Telleriak testuak sortu ditu, eta Mikel Martinezekin baterat, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin Uztaritzen aurkeztuko dute. 

Taula gainean, 3 musikari ere daude, eta euskal musikagintzaren historioa kondatzen dute, 200 abesti famatu baino gehiago zatiko kantatuz, publikoaren aintzinean : triki, folk, kantu herrikoia, punk eta rock, estilo guztiak aipatzen dituzte, ez da huts egin behar !

Xehetasun gehiago : Hartzaro festibala