Ezpeletan, Ostalarien Merkatua igandetan antolatzen dute
Ezpeletako 4 ostatu elkartzen dira, igandetan platerak herriko plazan sukaldatzeko
COVIDarengatik, ostatuak hetsiak egon behar dira, eta ainitzek eramateko platerak proposatzen dituzte.
Ezpeletan, Euzkadi ostatua, Pottoka, Choko Ona eta Aintzina ostatuak adostu dira Ostalarien Merkatua igande guziz proposatzeko : aukera ona herritarrekin harremanetan egoteko, eta erakusteko nola lan egiten, nola sukaldatzen duten.
Ostatu bakoitzak sartze bat, plater bat (Euzkadi ostatuak hiru plater egiten ditu), eta deserta bat : ez da baitezpada dena ostatu bati manatu behar, sartzea ostatu batean, platera bestean, eta deserta beste batean, hautua bada !
Lehen bi igandetan, aro onak lagundurik, Ostalarien merkatuak arrakasta ederra izan zuen, orduan aholkatzen dute aintznetik platerak erreserbatzea, ostatuetarat deituz.
- Cuisine
- Cuisine
- Euskara - Langue basque
- Gastronomie
- Recettes de cuisine
- Afficher plus d'élements