Replay du lundi 3 juin 2019

Ezpeletan, Régis Pocheluren zizelketa estreinatuko dute Ekainaren 8an

- Mis à jour le
Régis Pochelu-ren "Topaketa" zizelketa Ezpeletan
Régis Pochelu-ren "Topaketa" zizelketa Ezpeletan - Régis Pochelu

Ezpeletak herriko semea zen Aita Armand David omendu nahi du, eta Régis Pochelu euskal artistari, zizelketa bat galdetu dio, Larrungo harrian.

Aita Armand David (1826 - 1900) munduan ibilia zen, besteak beste Txinan eta Tibet-en : han, landare eta animale batzu lehen aldikotz deskribatu zituen, horien artean Panda Handia.

Azken 20 urte hauetan, Ezpeletako herriak, berriki zendu den Andde Darraidou auzapez zenak bultzaturik, harremanak Txinarekin garatu ditu.

Herriko jauregiaren gibelean, landaretegian, Régis Pocheluren zizelketa kokatu dute.

Estreinaldi ofiziala Ekainaren 8an izanen da, goizeko 11etan.