Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Estitxu dokumentala
Estitxu dokumentala - Franck Dolosor

Franck Dolosor-ek egin "Estitxu" dokumentala, Bilbon eta Senperen aurkeztuko da

Diffusion du mardi 14 novembre 2017 Durée : 27min

ESTITXU, Beskoitzeko Urretxindorra, kantari handia izan zen, ahots gardena, lasai eta ederra zuen.

Robles-Arangiz familian, musika eta arteen giroan handitu zen, Estitxuk gitarra jotzea hautatu zuen.

1967an, Bilbon lehen aldikotz publikoaren aintzinean kantatu zuen, 23 urte zituelarik, berritzailea izan zen, emazte kantari, doinu modernoekin, euskaraz abestuz.

Euskal Herriko itzulia egin zuen, kontzertuak Hego Ameriketan ere eman zituen, Estitxu 1993an zendu zen, 48 urteetan, eta gaur egun arte, euskal kantugintzan erreferentzia bat gelditzen da.

Franck Dolosor-ek Estitxu dokumentala Bilbon aurkeztuko du Azaroaren 15ean, eta Senperen, Larreko gelan, Azaroaren 29an, asteazkenez, 19,30etan.

Dokumentala euskaraz egina da, ainitz lekukotasun eta artxiba irudiekin.

Xehetasun gehiago : Franck Dolosor