Replay du lundi 1 juin 2020

Franck Dolosor idazle-kazetaria, "Gernika" liburuaz

Franck Dolosor kazetari senpertarrak ikerketa lan handia egin du Bigarren Mundu Gerran aritu ziren "Gernika Batailoa" euskal gudariei buruz

Franck Dolosor kazetariak "Gernika Batailoa" dokumentala egin eta, "Gernika" liburua argitaratuko du
Franck Dolosor kazetariak "Gernika Batailoa" dokumentala egin eta, "Gernika" liburua argitaratuko du - Franck Dolosor

Franck Dolosor ETB1eko Iparraldearen Orena programaren aurkezle bat da, kazetari horrek liburuak idatzi ditu, “Senperetik Senpererat, begirada bat hogoigarren mendeari” (Elkar, 2009), edo 2010ean, Matxin Irabola Senpereko bertsulariri buruzko biografia.

Bi dokumental ere sortu ditu, bata Gernika Batailoaz (2015) eta bestea Estitxu euskal kantariari buruz (2017).

Aurten, Gernika Batailoari buruzko luburua argitaratuko du.