Société

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Garindaineko 48. Euskal Kantuaren Festibala
Garindaineko 48. Euskal Kantuaren Festibala

Garindaineko 48.garren euskal kantuaren festibala, Agorrilaren 14ean / Montoriko bestak

Diffusion du mercredi 14 août 2019 Durée : 42min

Garindainek Euskal Kantuaren lehen festibala 1971an sortu zuen : geroztik, Euskal Herriko artista ainitzek herrian kantatu dute.

Urtero bezala, Iparraldeko kantariak gomit dira, 48.garren edizioan ariko dira :

- Lapurditik, Gurashow taldea eta Senpereko Koblakariak

- Baxe Nafarrotik, Magali Zubillaga

- Xiberotik, Michel Arotce Sartantxu, Maider eta Maialen Larrory, Pauline eta Justine Auer, Sohütarrak, eta Pagolatik, Domingo Garat Pastorala.

19etan, Festi Ñak afaria

21etan, Festi Kanta

23etan, Festi Gaüa

Bestalde, Montoriko bestak Agorrilaren 15etik 18rat ospatuko dira :

- Agorrilaren 15ean, arratsaldean, 16,30etan behi lasterketa (Dargelos Ganaderia), ondotik Xingar eta Piperrada jatea, Nahasiak taldeak alaiturik.

- Agorrilaren 16an, gau mozorrotua eta Beer Pong lehiaketa

- Agorrilaren 17an, pilota finalak oren batean, eta gauean afaria, Ibiliz dantzaldi taldearekin

- Agorrilaren 18an, arratsaldean petanka lehiaketa