Replay du samedi 28 novembre 2020

"Hartzaren figura euskal kulturan" memorioa eta liburua

Hartzari buruzko memorio bat egin du Iker Uthuralt irakasle gazteak

"Hartzaren figura euskal kulturan" memorioa
"Hartzaren figura euskal kulturan" memorioa - Iker Uthuralt

Iker Uthuralt euskal irakasle gazteak bere ikasketen kari proposatu du Hartzari buruzko memorio bat. 

Euskal filologia lizentzia bat egin ondorzen Pau-era joan da Iker Uthuralt irakaskuntza master baten egitera eta horren kari du proposatzen gaur bere "Hartzaren figura euskal kulturan" memorioa. Urte batez lan egin ondoren proposatzen dut bere ikerketen emaitza liburuz bilakaturiko memorioa. 

Iker Uthuralt irakaslea, xiberotarra izanez, hartzaren figura bere eguneroko biziko kulturan present baitzen eta gutitan aztertuan izan baitzen gai hori hautatu du Hartzaren figura lantzea eta ikerktzea. Euskal Herri osoan zehar atxematen da hartzaren presentzia bainan beti manera edo ikuspegi desberdinetan. 

Bere "Hartzaren figura euskal kulturan" memorioa irakurri nahi baduzue, liburu bilakatu da eta Elkar dendetan edo Dakit argitaletxearen webgunean erosi dezakezue. 

Mots clés: