Replay du jeudi 16 juillet 2020

"Hatsaren Poesia" eguna, Senpereko Larraldean, Uztailaren 19an

22.garren edizioa izanen da

Hatsaren Poesia urte guziz Senperen ospatzen da
Hatsaren Poesia urte guziz Senperen ospatzen da - Hatsaren Poesia

Hatsaren Poesiak bidea egin du azken 20 urte hauetan ! Lehen edizioa antolatu zelarik, idazle bakar batzuek parte hartu zuten, bainan pixkanaka, urtez urte, idazkera atelierrak sortu dira, AEKko Gau Eskola batzuetan ere ikasleak idatzeari lotu dira, eta 2020ko Hatsaren Poesia liburuan, 120 pertsonek parte hartu dute, sortu dituzten olerki eta poesiak agertuz.

Uztailaren 19an, hitzordua Senpereko Amotz auzoan, Larraldean emana da :

  • 11,30etan : 2020ko Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena
  • 12etan : aperitifa
  • 13etan : bazkaria, bakoitzak etxetik ekarri janariarekin
  • 16etan : liburuan parte hartu dutenek poesiak irakurri edo kantatuko dituzte
  • 17etan : musika, Xabaltx, Joseba Gotzon, Maialen Aristegi, Gorka Zabaleta, Leire Zabala eta nahi duten jendeak...
Mots clés: