Replay du lundi 22 juin 2020
Hendaian, Guitaralde festibala ospatuko dute, Uztailaren 3, 4 eta 5ean
Festibala mantentzen dute, distantzia eta osasun neurriak aplikatuz
Guitaralde festibalaren 9.garren edizioa Hendaian ospatuko da, Uztailaren 3, 4 eta 5ean : estilo desberdinak, hemengo eta kanpoko artistekin, hori da musika topaketa horren filosofia.
- Uztailaren 3an, ostiralez, 21etan : Maroe Carrié & Yann Pénichou - Jean-Marie Ecay
- Uztailaren 4ean, larunbatez, 21etan : Eric Franceries - Paloma Pradal & Sébastien Giniaux
- Uztailaren 5ean, igandez, 21etan : Rebecca M'Boungou & Arnaud Estor - Norbert "Nono" Krief & David Sparte "Nono and Son"
Kontzertu guztiak Hendaiako Bidasoa Ordokian eginen dira.
Leku kopurua mugatua baita, hobe ahal bezain fite erreserbatzea, www.hendaye-culture.fr/Espace culturel Mendi Zolan webgunean.
Argibideak : mendizolan@hendaye.com / + 33 5 59 48 30 49
Mots clés:
- Musique
- Concerts
- Pays basque
- Afficher plus d'élements