Société

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

"Hergarai" mendian idatzia eta Ttutturru gailurra
"Hergarai" mendian idatzia eta Ttutturru gailurra © Radio France - Xexili Foix

Hergarai Bizi festa, Irailaren 14 eta 15ean, Behorlegin

Diffusion du lundi 9 septembre 2019 Durée : 47min

6.garren aldikotz, Hergarai Bizi festa ospatuko da, Ahatsa, Aintzile, Behorlegi, Duzunaritze, Lekunberri eta Mendibe herriek osatzen duten Hergarai ibarran. 

Irailaren 14ean, Mendiben, Ttutturu Trail (21 eta 42 km), eta hiru ibilaldi (12 eta 30 km artean).

Xehetasunak Ttutturu Trail eta izen emaitea pb-organisation.com

Irailaren 15ean, Behorlegin, tokiko ekoizpen eta eskulan feria, erakusketak, kabalak... Ogia eta gasna eginen da, ardi gasna lehiaketa, baratzeen bisitak, Sugarai kooperatibak erakutsiko du egurra nola lantzen eta transformatzen duen, herriko ondarea ezagutzeko zirkuitoa, dolmen eta trikuharriei buruzko mintzaldia, lehengo argazki erakusketa eta herria ezagutu duen euskaldun-amerikano baten lekukotasuna, apairu, haurren joko.....

Aparkalekuak eta herriaren artean joan-jinak eginen dituzten autobusak izanen dira.