Replay du jeudi 27 mai 2021

Hernandorena Saria : bertsolari gazteen lehiaketa Baionan, Maiatzaren 29an

- Mis à jour le

Osasun egoera kontutan hartu eta, Bertsularien Lagunak elkarteak erabaki du aurtengo sariketa lehiarik gabekoa izanen dela

Hernandorena Saria 2021
Hernandorena Saria 2021 - Bertsularien Lagunak

Hernandorena Sariaren kari, usiana, Euskal Herriko bertsulari gazteak lehiatzen dira, saio desberdinetan.
Aurten, desberdina izanen da : Hernandorena Saria bai antolatzen da, bainan sinpleago izanen da : hilabete luzeetan bertso saiorik gabe egon den Bertsularien Lagunak elkarteak "bertso festa" egin nahi du..

Bertso saioa Baionako Zizpa Gaztetxean eginen da, Maiatzaren 29an, larunbat arratsaldean, 14etan.

Parte hartuko duten bertsolariak hauek dira :

  • Irati Alcantarilla
  • Oneka Arteaga
  • Josu Txoperena
  • Nahia Sasco
  • Haira Aizpurua

Gai emailea : Aritz Bidegain.

Mots clés: