Replay du mercredi 5 mai 2021

Herri Urrats ospatuko da Maiatzaren 9an, ekitaldi eta hitzordu ainitzen bidez

Herri Urrats ikastolen aldeko festa handia, trazionalki, Senpereko aintziran ospatzen da : aurten, bigarren aldikotz, COVIDarengatik, ekitaldi erraldoia ezeztatua da

Herri Urrats 2021 ez da usaian bezala ospatuko, bainan BOGA sustengu kanpainaren bidez, ikastolen aldeko dirua biltzen da
Herri Urrats 2021 ez da usaian bezala ospatuko, bainan BOGA sustengu kanpainaren bidez, ikastolen aldeko dirua biltzen da - Herri Urrats

Herri Urrats lehen aldikotz antolatu zen 1984an, Senperen, ikastolen lehen kolegioa eraikitzeko dirua biltzeko : Kanboko Xalbador kolegioa, eta beste ikastola ainitz sortu ziren, herritarren sustenguari esker.

2021ean, Herri Urrats ez baita behar den bezala ospatzen ahal, eta ikastolek diru sartze bat behar baitute, BOGA kanpaina martxan eman da, dirua biltzeko, Seaskak ideki nahi duen 5.garren kolegioaren alde : interneten bidez, eros daitezke teilak, lehioak, ateak, berogailuak, igogailuak eta beste. 

Bestalde, Maiatzaren bigarren igandean Herri Urrats ospatzen baita, aurten Maiatzaren 9an, Ipar Euskal Herriko ikastolek ekitaldiak herrietan antolatzen ditu : mendi ateraldi, talo drive, piknika, jantzi salmenta eta abar...

Pour afficher ce contenu Youtube, vous devez accepter les cookies Publicité.

Ces cookies permettent à nos partenaires de vous proposer des publicités et des contenus personnalisés en fonction de votre navigation, de votre profil et de vos centres d'intérêt.

Gérer mes choix

Mots clés: