Société

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Hiru Zitxun
Hiru Zitxun

"Hiru Zitxun", Monjolosen, Agorrilaren 23 eta 30ean / Eskiulako bestak

Diffusion du mercredi 21 août 2019 Durée : 41min

HIRU ZITXUN, hori da Gamarte, Lakarra eta Ainhize Monjolose herriek elkarrekin antolatzen duten sorkuntza : kantu, dantza, antzerkia... 3 herrien historiak hontan agertuko dituzte.

Bi emanaldi dira : Agorrilaren 23 eta 30ean, gaueko 9etan, txartelak aintzinetik salgai dira (13 eurotan) Donibane Garaziko Luro Fleurs eta Alimentation Paris saltegietan, baita Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoetan.

Bertan, 15 eurotan salduko dira.

Emanaldien ondotik, dantzaldiak, Agorrilaren 23an Adartza taldea, eta Agorrilaren 30ean, Holako taldearekin.

Bestalde, Eskiulako Bestak Agorrilaren 22an hasiko dira :

- Agorrilaren 22an, arratsaldeko 6etatik goiti, pala eta esku huska partidak, eta komiteen arteko prototipoen lasterketa

- Agorrilaren 23an, goizean trikitilariak, paella bazkaria Ibiliz taldeak alaiturik (17ak arte zerbitzatuko dute), gauean poteoa ostatuetan

- Agorrilaren 24ean, arratsaldean haurrendako animazioak, gauean, DJ Box'son

- Agorrilaren 25ean, goizean meza, ondotik aperitifa eta bodegaren idekitzea, 16etan, Aukeran dantza taldea, Illicite dantza konpainia, eta kontzertua Pauline eta Juliette, gauean dantzaldia Aistrika-rekin