Replay du mardi 22 juin 2021

Itxaro Bordaren literatura eta liburu proposamena udarako

- Mis à jour le

Udan, liburuak irakurtzeko aukerak ez dira falta : historia, jendarte, fikzioa, maitasuna, haurrendako liburuak... euskaraz eskaintza zabala da

Itxaro Borda
Itxaro Borda © Radio France - Xexili Foix

Itxaro Borda Oragarren sortu den euskal idazlea dugu, gaztetik idazten du, lehen liburua, "Bizitza nola badoan" 1984ean argitaratu zuen, Maiatz argitaletxean.
Literatura estilo guztiak landu ditu, poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia.... Itxaro Bordak euskal rock eta folk taldeendako testuak ere idatzi ditu (Hertzainak, Danba, Otxalde, Mixel Etcheverry....).

Bi aldiz saritua izan da : 2002an, Euskadi Saria jaso zuen, "%100 basque" nobelarekin, eta 2010ean, Galiziako PEN Clubak Rosalia de Castro poesia saria eskaini zion.

Udarako literatura hautaketa proposatzen digu, zuendako liburu ideiak, oporretan, mendian, hondartzan edo etxean irakurtzeko :

  • "Herriak ez du barkatuko" Irati Goikoetxea (Elkar)
  • "Profeten iruzurra" Amaiur Epher (Maiatz)
  • "Gogoan dut" Aritz Galarraga (Pamiela)
  • "Etxeko urak" Leire Bilbao, poema bilduma (Susa)
  • "Txalapartaren abaroan" Joxean Artze (Elkar)
  • "M." Marikita Tambourin (Maiatz)
  • "Euri zitalari esker" Itxaro Borda : Amaia Ezpeldoi detektiboaren inkesta berria (Susa)
Mots clés: