Replay du mardi 23 juin 2020

Izarrak taldea berriz kantuz ari da

Kasik bi urtez "bizitzeko pausan" egon eta, Aldude aldeko hirukotea aktualitatean dugu !

Izarrak taldea : Emmanuelle Luro, Sophie Oteiza eta Céline Bidart
Izarrak taldea : Emmanuelle Luro, Sophie Oteiza eta Céline Bidart - Izarrak

Izarrak berriz abian !

Sophie, Emmanuelle eta Céline lagunek kantatzeko gogoa eta abesti berriak sortzeko gogoa izan dute, azken hilabeteetan, lanean aritu dira, talde berri batekin.

Jadanik Izarrak-ekin ari ziren Peio Chauvin gitarrista eta Pierre Sangla perkusio jolearekin, hiru musikari berri gehitu dira, Niko Perret (baxuan eta kontrabaxuan), Sébastien Othaburu (biolin) eta musika egiteaz gain, kantuen moldaketak segurtatu dituen Philippe De Ezkurra akordeoilaria.

Lehen kantu bat Maiatzan atera dute, "Beraz Atxik Dezagun", euskal kultura eta sustraieri atxikimendua aldarrikatzen duen testu ederra, eta Céline Bidart-ek aitortu digun bezala, "agian disko berria urte ondarrean plazaratuko dute" Agorila disketxean.

Izarrak beti dirdir ari dira... dudarik gabe !

Mots clés: