Replay du lundi 6 juillet 2020

Jean-Michel Elizondo, Garaziko Gaitero : aurten San Fermin bestarik ez !

- Mis à jour le

Jean-Michel Elizondo, sortzez donazahartarra, gazte zelarik, gaitarekin maitemindu zen : kurtsoak hartu zituen, musika tresna herrikoia behar den bezala ikasteko

Jean-Michel Elizondo Garaziko gaiteroa, lagun gaiteroekin baterat
Jean-Michel Elizondo Garaziko gaiteroa, lagun gaiteroekin baterat - Jean-Michel Elizondo

Beste bi lagunekin, gaitero bat, bestea atabalaria, Garaziko Gaiteroak taldea sortu zuten, orain dela 25 urte : festa ainitzetan ibiltzen dira, Euskal Herrian eta Errioxan ere.

2020an, aldiz, COVID-19arengatik, festa gehienak ezeztatuak baitira, Garaziko Gaiteroek ez dute programa berezirik, bainan artetan elkartzen dira, gaita errepikak egiteko.