Replay du vendredi 4 septembre 2020

Joseba Aurkenerena eta Xerar Urrutia liburu aurkezpenean Urruñan

Larunbat huntan, irailaren 5ean, Urruñako posta etxean Joseba Aurkenerena-k eta Xerar Urrutia-k haien liburu berriak presentatuko dituzte

"Hala bazan, hala ez bazan" liburua
"Hala bazan, hala ez bazan" liburua - Joseba Aurkenerena

"Hala bazan, hala ez bazan", Joseba Aurkenerena-k idatzi duen ipuin bilduma berri bat da. Euskal Herrian zehar bainan ere historian zehar eramaten gaituen ipuinak kondatzen ditu. 

148 orrialdeko ipuin bilduma bat da, Maiatz argitaletxeak proposatzen duena. 

Joseba Aurkenerena bere lehengo liburu batekin
Joseba Aurkenerena bere lehengo liburu batekin © Radio France - Xexili Foix

"Euskal gerrikoa", Xerar Urrutia-k idatzi duen liburua da ; bertan bere Urruña herriaren oroitzapenak eta ixtorioak kondatzen ditu. Sorgin ixtorioak kondatzen ditu gazte literatur obra horretan. 

110 orrialdeko liburu bat da, Maiatz argitaletxeak proposatzen duena. 

Euskal Gerrikoa
Euskal Gerrikoa - Xerar Urrutia

Larunbat huntan (2020ko irailaren 5ean) Urruñako posta etxean izanen dira haien liburu berrien aurkezteko, goizeko 11-etan. 

Ondotik, pintxo potea izanen da Berttoli elkartean. 

Mots clés: