Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

"Kanpañaren garapen ekonomikoaren aldeko tresnak" eztabaida eguna, Abenduaren 1ean, Barkoxen

Par
Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntza - Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzak 100 urte ospatzen ditu, Abenduaren 1ean, gogoeta eta eztabaida eguna antolatzen du Xiberoan, Barkoxen "kanpañaren garapen ekonomikoaren aldeko tresnak" gaiaz.

Egitaraua :

9.00 – Batzarria

9.30 – 12.00 – Heren-Güneak : kanpañaren garapenaren aldeko tresna bat ?

Heren-Günea zer da ?

Heren-Güneen garatzeko ürratsak Xiberoan

BARKOXE BIZI desmartxaren presentaketa

2017ko barantailaren 2an Barkoxen kanpañen geroaz antolatü zen partaidetza foroaren ondorioen presentaketa

Parte harzaleak : Frantxina LABORDE, Jean-Jacques ETCHEBERRY, Patrick QUEHEILLE eta Argitxu CAMUS

12.00 – 14.30 – Apairüa

15.00 – 17.00 – Kanpañen garapen ekonomikoa : gizarte zibilak bultzatürik, politika püblikoak süstengazale (mahain üngürüa)

Garapen ekonomiko eta lürralde erakargarritarzünean zer dira beharrak ?

Zer tresnek -Heren Güneen ondoan- lürraldearen garapen ekonomikoa bultzatzen ahal lükee?

Zer politika pübliko eta zer dispositibo bada behar horier arrapostü emaiteko? Zer plantan ezari behar lizate?

Animazalea : Pantxika MAITIA

Parte harzaleak : Michel ETCHEBEST, Sylvie DURRUTY, Bernard UTHURRY, Mathieu POURRILLOU, Jean-Jacques ETCHEBERRY, AIBA eta AZIA alkarteak

Xehetasunak : Eusko Ikaskuntzak

Épisodes

Tous les épisodes

Publicité
Logo France Bleu