Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Karmen Etxalarkoa
Karmen Etxalarkoa © Radio France

Karmen Etxalarkoa pastorala Elizondon

Diffusion du mardi 31 octobre 2017 Durée : 29min

Elizondon, Azaroaren 3an, Pantxika Urruty gurekin egon da pastorala aipatzeko

Gerardo Mungia obraren egilea, Karmen obra ezagunaren pastorala sortu zuenean, nobelan aipatzen den Karmen protagonistaren jatorrizko herrian obra garatzea idei ona izan zitekeela pentsatu zuen eta hau lortzeko lanetan hasi zen. Gerardok, Karmen Etxalarko Pastorala garatzeko orduan protagonistaren jatorria kontutan eduki bazuen, egokia ikusi zuen ere obraren bertze protagonista Baztandarra izanik, Baztandar batek betetzea paper hori. Etxalartarrei kontua planteatu ondotik eta hauek onartu ondoren, Jose-ren papera eginen zuenaren bila hasi zen obraren egilea. Azkenean Miel Joxe Ariztia izan zen Joseren papera betetzeko aukeratua eta Karmen-en papera berriz Miren Olaetxea Etxalartarrak. Jose-ren paperaz aparte, Baztandarrak pastoralean presentzia ere izanen dute Amaiurko Gaztelu abesbatzarekin.